Baionako pesten egitaraua pixka bat aldatu dugu aurten: dianak jotzen genituen bitartean katedraleko kalostrapetik pasatu gira eta, otoitzik ere bota gabe, argazki ederra atera dugu.
Diana bukatu ondoren Leon Erregearen kortea diren erraldoiak lagundu ditugu.
Gure arrakasta hain haundia izan da nun eta hara! prentsan ere agertu gira:
Erraldoiekin bukatu ondoren aperitifa dagokigu eta, egia erran, hainbeste jo eta, zonbait traguk ez dute kalterik egiten.
Berez argazki hau Mediabaskeko argazkilariak utzi digu eta Berrian agertu da (ez dakigu argazkilaria ostatuan zen bitartean kazetaria Karrikaldian zegoen... prentsak dituen gauza bitxiak): Berrian artikulua
Katedralarekin ideia finkoa dugula usteko duzue bainan bere sarrerako arkupean jotzea mementu berezia da, duen soinuaregatik eta pestazaleengandik pixka bat urruntzeko... ez sobera luzaz.
Zahakin elkartean bazkari ona eskaini digute, konpainia hobearekin eta, sorbete txanda jo eta edan ondoren, Baionako pestei agurra eman behar izan diegu.
Aurten ez zen faltako: Eguberrietan Peioren auzoan emaiten dugun itzulia errepikatu dugu; gaur ere Josetxo lagundu gaitu. Plazer haundia hartu dugu kaleko musika entzuten ez duen auzoa girotuz eta hamarretako ederrarekin borobilduz.
Ikastolan aspalditik ikusten ez ginuen Olentzero hemengo aldi ibili da azkenean eta guk gogotik lagundu dugu ikasle eta familia guziekilan; aurten eta halaber aspaldiko partez Josetxo izan dugu lagun atabalean.
Hiru urte luze pasatu ondoren hola atxeman dugu Baiona, beti bezain ederra, bestazalez josia.
Heldu bezain laster eta dianari hasiera ederra emaiteko, gure aspaldiko adixkideak bisitatu ditugu Zahakin elkartean, etxerat itzultzea bezala izan baita: esker Mila Denis eta Mixel!
Diana bukatu ondoren erraldoiak lagundu ditugu Baionako karriketan. Aurten eta aspaldiko partez Aritz ukan dugu atabalean laguntzeko: plazer bat berriz ere!
Lehenbiziko goiza zela baliaturik Betisoak elkarteak piper-arroltzemoletarat gomitatu gaitu eta honen eskertzeko, habanera bat jo diegu.
Tripa untsa aserik erraldoiekin segitzen ahal da aixe.
Gure egitarauak sorpresa haundirik ez du: erraldoiekin bukatu ondoren aperitifa girotu behar da.
Bazkaldu ondoren Dantzazpiko dantzari nekaezinak laguntzerat joan gira Larrain Dantza jotzeko.
Aspaldiko partez hainbeste behar genituen San Ferminak ospatu ditugu, azkenean! 7a hautatu dugu gure betiko gaita poteoa egiteko. Hainbat lekuen artean Zaldiko Maldiko elkartean izan gira eta hor pieza batzuk jo.
Untsalaz Gaiteroen sortzailea izan zena, blog honen egilea, musikari fina eta lagun paregabea pausatu da. Eritasunaren kontrako borroka luzea eta gogorra izan ondoren Txumak utzi gaitu.
2011ko Baionako pestetan
Hau da elkarrekin
jo ginuen azken aldia, 2021eko ekainean Eneko eta Irantzuren ezkontzarako
prestatu ginuen kantua.
Txuma, ez ditiagu hire hitz goxoak eta irria
ahantziko; ez addiorik, gurekin segitzen duk!
Izadik 3 urte beteko ditu urtarrilan eta preso dituen gurasoengandik bereiziko dute. Egoera jasanezin hau gerta ez dadin manifestaldi haundi bat egin da Burlatan eta guk gure laguntza xumea ekarri dugu Donibaneko erraldoiak lagunduz.
Aspaldiko partez Josetxo atabalean lagun izan dugu.
Argazkiak Diario de Noticiasen berritik hartu ditugu.